jueves, 15 de octubre de 2009

Erraldoiak eta Buruhandiak

Erraldoiak:
Aurrekoan Chamen (2670) egin genuen lo. Gau osoan zehar euri zaparradak etengabeak izan ziren. Goizean ordea oskarbi argitu zuen egunak eta han agertu ziren, bapatean, Erraldoiak. Urrunean Manaslu (8156) eta gaine gainean Lamjung Himal (6983) eta Annapurna II (7937). Munstro itzelak, harrigarriak, beraien edertasun beldurgarrian txiki-txiki sentiarazten dizutenak.

Buruhandiak:
Egun hura Pisang (3300) herri politean bukatu genuen ibilaldia. Pisangen monastegi budista txiki bat dago, mendian gora Annapurna II eta IV-ren (7525, argazkian) babespean. Benetan leku apartekoa jainkoa, nirvana edo norberaren espiritua aurkitzeko; Himalayako haize etengabea eta mendi zuri eta ikusgarriak.
Arratsaldeko laurak ziren eta monjeak beraien errezu errepikakorrak esaten hasi ziren, nahi zuen edonork parte hartzeko moduan, zeruetarantz hurbiltzeko...
Baina han agertu ziren buruhandiak. Beraien kamerekin, flash! flash! eta flash-flash! flash-flash-flash! etengabe flash! eta berriro flash-flash! Lotsagarri, inongo errespeturik gabe.
- Oye, vaya flashazos que les habeis pegado a los monjes.
- Pero si no nos han dicho nada!
- Ya bueno, pero tu no vas a Notre Dame a sacarle fotos al cura en medio de la misa, no?

Europearra izateagatik lotsatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario